1.- Zapalduak?


Kalera irtetean eguneroko bizitzan,zapalduak omen gara

gure izerdiaz norbaitek dirua egiten duenean

zapalduak omen gara, zapalduak?
Lehenengo munduan , inguruko munduan,

betiko batzuek zapalduta sentitzen gara

Sekula jatekorik falta ez zaigunean,zapalduak omen gara

nahi izan dugun dena eskura izan dugunean

zapalduak omen gara, zapalduak?
Mundua osorik hartuz , prespektibak zabalduz

jauntxoen klase bat baino ez gara, onartu egiak

Zintzo zara, jator zara, fidel zara, legal zara

solidario zara, konsziente zara, hain tipo ona bazara,

esaidazu ez dela egia…
Telebistan jaioberri bat lurrean goseak hilda

ikustean besterik gabe kanala aldatzen duzula

mundu mailako arazoak horren dira urrutikoak

begiak itxi ahaztu eta berdin jarraituko duzula

Mundura begiratu ta begiak ixtean, zapaltzaileak gu gara

 

2.- Zure kolorea


Berriz ere hemen gaude, zergatik zertarako ez galdetu

barnetik irteten zaiguna egiten dugu

Musika jolas bat delako, musika ondo pasatzeko

bide xume bat bezala ulertzen dugulako

Berriz ere gurpilean berriz ere bueltak emateko gertu

Geure gurpila bide onetik eraman nahi dugu

Ez dugu dirurik egin nahi ez dugu osperik nahi

zeuregan zerbait aldatu aurpegian irrifarre bat marraztu

besterik ez, eta hemen gaude
Berdin da zein den zure kolorea

Melodia alai honekin erraz ulertuko gara,

Berdin da urrun edo bat eginda

Melodia alai honekin denok elkartuko gara

Berdin da nondik norekin eta nora

Melodia alai honekin erraz ibiliko gara

Berdin da zeintzuk ze ordu ze lekutan

Melodia alai honekin denok erotuko gara

Berdin da zein den zure kolorea…

 

3.- Yupiren munduan


Lasai arnastu ahal izateko, mendi puntara igo eta listo
Etxe bat zeureganatzeko, 40 urtez ordaindu ta listo

Arazo bat baldin badaukazu soluzioa markatuta daukazu,
soluzioak onartzen badituzu arazoa desagertuko zaizu

Lanean puteatuta bazaude, asteburutan desfasa zaitezke
Buruko minaz baldin bazaude, droga legalak hor daude

Betiko arazoak gorde betiko alfonbrapetan
txukun saldu nahi den lurra zikindu ez dezaten

Xalalalalala Xalalalalalala Yupiren munduan arazorik ez dago
Xalalalalala Xalalalalalala Arazorik ez dago!

Betiko arazoak gorde betiko alfonbrapetan
txukun saldu nahi den lurra zikindu ez dezaten

Xalalalalala Xalalalalalala Jupiren munduan arazorik ez dago
Xalalalalala Xalalalalalala Arazorik ez dago! (bis)

 

4.- Emakume


Esku batez laztantzen baldin banauzu

esku beraz jipoitzen baldin banauzu

Ze esku aukeratu ze esku baztertu

jipoien azalean laztanik ezin sentitu

Bihotz batez maitatzen baldin banauzu

bihotz beraz gorrotatzen banauzu

Ze bihotz aukeratu ze bihotz baztertu

Gorroto artean maitasuna ezin ulertu

Emakume, pentsatu biziZapalketa gabe bizi

Emakume, sentitu biziZarena izanez bizi
Zure bizitza da

Aske izateko jaioa zara

5- Antifreedom conspiration


I wanna know if you could choose what clothes to wear.
I wanaa know if you could choose what music to listen to
as I was born, according to you, in an underdeveloped country
I couldn't choose any of those things you could


I wanna know if you can choose your son's father
I wanna know if you can choose who to share your life with
I didn't do that, I didn't have

the chance to choose who the fuck I wanted to be in this life

Best regards!! See you!!

You wanna know about our right of choice
you wanna know if it's up to us
people believe in being free within this fucking society

but within this trap, It´s not possible to be free

I wanna tell you that I´m free in my choices

that I´m free in my decisions

but if I think about it

I have to tell you that I live in a repression

antifreedom conspiration

at the end we both are sick

of running, of crying, of sucking, tolerating

I have to tell you that I live in a repression

6.-Ez dakit


Ez dakit zenbat urte zituen,

Ez dakik gurasorik ba ote zuen

Ez dakit nongoa izango zen, ez dakit ze izen zuen

Ez dakit pozik ala triste bizi ote zen

Lagunik izango ote zuen, ilusiorik ba ote zuen

Ez dakit zer gorroto zuen, ez dakit zerk alaitzen zuen

Maiteminduta ote zegoen, ze amets ote zituen

Ez dakit tipo txarra tipo ona ote zen,

Bizitzak, munduak, inguruak nola tratatu zuen.

Ez dakit zenbat urte zituen, ez dakik gurasorik ba ote zuen

Ez dakit nongoa izango zen, ez dakit ez dakit ze izen zuen

Soilik dakit, atea jo zuela,

Soilik dakit zera esan zuela;

Estoy pidiendo ayuda

Ta nik besterik gabe NO, esan niola

7.- Kontaidak


Kontaidak, zer moduz paraje hoietan

esaten debena bezain ererra al dek benetan

kontaidak, lagunik egin al dekan

triste hagonean gure musikak laguntze al dikan

Urrun bizitzaren soka galduen bila

heure barneko muga guztien bila

bai, tristea duk kantu bat aitzakitzat hartu beharra baina

joder faltan botatze haut!
Goizetan, astelehenetan, larunbat iluntzeetan

kalean, etxean, neu ere triste nagoenean

ez ahaztu betikoak betiko izango gaituk

mejoratu bai gauza berriak ikasi,baina heu itzuli ai!

8- Gran Hermano


Batek zioen bezala, pentsamenduaren armak

aspaldi hilak dira

eta hormarik gabeko espetxe bihurtu da

gaur egungo bizitza
Kontrol polizialetan, satelite bidez, non garen

non gabiltzan, zertan, kontrolatzeko

Egunkari, telebista, irrati bidez, zer garen

ze pentsatzen dugun kontrolatzeko
George Orwellek argi azaldu zuen

1984 nobelan

Sekula pentsatzen jarri al zara

“Gran Hermano” handi baten bizi zarela

Kontrol polizialetan…
Oooohhh… gure ekintzak kontrolatzeko

Oooohhh… gure ideiak kontrolatzeko

 


9.- Hor al zaude?

Hei! Hor al zaude, mesedez erantzun ezazu

ez dut nahi mobidarik, soilik gertatu den guztiaz mintzatu

Nahi gabe ondoratu ginen motoniazko itsaso baten

gure hitzak gure bihotzak nahastu genituen

nana narana!
Hei! hor bazaude, mesedez pentsatu ezazu

izan ginen guztiak ahaztea merezi al duen

Momentu onak pasa genituen

Momentu txarrak ere izan ziren

Telefonoa hartzen zure zenbakiak soilik gogoratzen ditut

Hitz hutsez ezin azal nezake, neure bornean gorde dudan dena

bai damu nahiz ez al duzu uste oraindik garaian gaude

Momentu onak pasa genituen

Momentu txarrak ere izan ziren

Telefonoa hartzen zure zenbakiak zapaltzen jarraitu nahi dut

10.- The Uncle Moe's Country & Rock

###################

 

11.- Bukatu dira


Ashraf, Halîm, Ghassân, Kamîl, Riyota, Riku, Abdel Jabbâr

Bilal (Guatemala), Shaka (Congo, Algeria), Wakana (Kasagshtan), zulu (Iraq, Madagascar), Fawzi (Angola, Chad), Aaric (Saudi Arabia), Sayf al Dîn

Bizitza asko ilusio asko zapalduak teorian behintzat

berdintasuna defendatzen dugun mundu hontan

Bai jaio diren garaian lekuan jaio direlako

sufrimenduan bizi izatera kondenatuta
Zu kanta hau entzuten hasi zarenetik hona

bizitza hoiek ilusio guzti hoiek bukatu dira!!

12.- Dena ondo


Dena ondo dijoala pentsatzen baduzu

dena bere bidetik doala sinisten baduzu

Arren begiratu ezazu ingurura

arren pentsatu ezazu
Gure buruen inertziak itsutu bazaitu

Betiko injustiziak normaltzat hartzen badituzu

Arren begiratu ezazu ingurura

arren tarte bat hartu zeuretzat eta pentsatu une batez

Gazteok inertzia hutsez,

ezer kuestionatu gabe aurrera

ustez aukeratuak diren

inposaturiko bideetan zehar galduta

Zure lagunekin mintzatzen saiatu zaitez

Zure ingurua aldatzen saiatu zaitez

Proiektu alternatiboak gauzatzen saiatu zaitez

Zure ideiak garatzen saiatu zaitez

Geure ideiak garatzen

13.- Barkamena


Barkamena eskatzeko ordua da

garaia da hitz egiten ez dugula
Lehen pausua nork emango zain gaude

Umiltasunaren beharrean zaude.beharrean gaude


Badakit zuk ere ez duzula nahiko lehenengo pausua

ematen hastea

Egoskorkeriak harrotasun hutsak pertsona ustelak

bihurtzen gaitu, ustelak!
Gogorra da umiltasunez bestearengana hurbildu

barkatu esatea

Gogorragoa da bizitza osoan, elkarri hitz egin

gabe jarraitzea, onartzea

14.- Ez garena izan nahiean


Goizeko intzetan hankak inoiz busti gabe

arratseko hegohaizea sekula sentitu gabe

Burdin artean, arnas kutsatuetan,

margo grisez estalitako kaiola erraldoietan

Ez garena izan nahiean

15.- Borroka asko


Zazpi urte zituen, eskolara heldu zenean

Borroka asko atzean utziak eta beste bat aurrean

Hizkuntza berri bat, lur berri bat, herri berri bat

lagun berriak edo behintzat izan behar zutenak

Ama arren zaindu nazazu, ez nau inork ulertzen

ez naute onartzen
Desberdina izatea, mesprezatua izatea da

Gizarte aurreratua, gizarte arrazista bat da

onartu nahi ez bada ere
Ama arren…

Desberdina izatea…


Pentsatu, hausnartu, jokabidea aldatu

Txikitik hasita zerbait handia lortu