09/8/25- Bilboko azken kontzertuaren ondoren kanta berriak egiten hasiko gara!
Abuztuak 19 an Bilbon 2. diskako azken kontzertua eman genuen eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu kontzertuetara agertu zareten guztioi eta baita Ezinean- ekin lanean ibili zareten guztioi ere, zuek gabe hau ez bait litzateke posible izango. Bestetik esan nahi dizuegu 3. diska bat izan daitekeenarentzat kanta berriak asmatzen hasiko garela nahiz eta oraindik ez eduki datarik hau kaleratzeko.
09/6/21- Ezinean Araba Euskaraz-en!
Ekainaren 21 ean Arabako ikastolen jaialdia den Araba Euskaraz-en parte hartuko dugu kontzertu bat emanez. Egun osokoa izango den Euskararen aldeko festa honetan ez da kontzertu, ekitaldi eta giro onaren faltarik izango, beraz animatu zaitezte Oion-era, egun on bat pasatzeko aukera on bat bait da.
09/2/24-Plateruenako kontzertua ETB3 emititua izango da.
Otsailak 27 ostirala, Trotamusic tour eko azkenaurreko kontzertua izango dena ETB 3 an emitituko dute igande gauean. Azpeititik autobusa antolatu dugu, 10 euro kostatuko da eta 7tan irtengo du anbulategi aurretik gero 3rak aldera bueltatzeko Durangotik. Autobuserako izen ematea Orkatz, Hintz eta Etxe Zuri tabernetan egin daiteke.
Animatu eta han ikusiko gara.
09/1/8 -Doka (Donostiako kafe antzokiko) kontzertua atzeratua izan da
Iba abeslariak gripearen ondorioz ahotsa ez daukanez kontzertu bat emateko moduan, datorren ostiralean (Urtarrillak 9) Dokan ematekoak ginen kontzertua atzeratua izan da. Beraz Trotamusik Tour-aren barruko kontzertu hau beste data batean emango dugu. Antzokiko jendearekin nahiz Sarkor taldekoekin batera data berri baten bila gabiltz iada, eta jakin bezain laster iragarriko dugu.
Gure errua izan ez arren, bertara joateko plana eginda zutenei barkamena eskatu nahi genieke, eta baita berri hau behar baino beranduago irakur lezaketenei ere.
Andoaigo Gaztetxeko kontzertuan Ezinean-ek ez du jotzerik izango.
Trotamusic tour eko Andoaingo gaztetxeko kontzertuan Ezinean-ek ezin izango du jo. Iba abeslariaren ahotseko arazoak direla eta Kontzertua aurrera ez eramateko erabakia hartu dugu, beraz Sarkor talde Gernikarrak bakarrik joko du.
Barkatu eragozpenak eta espero DOKA-n elkar ikustea.
"Zuretzat" bigarren diskak merezi zuen bezalako aurkezpena izango du!
Bigarren diska kaleratu genuenean management-aren inguruko lanak GOR disketxeak eraman bazituen ere, kontzertuen inguruko filosofian zenbait desadostasun direla medio, management-a eta bigarren diskari dagokion txanpa berri hau geuk geure erara eta geure ideiak jarraituz antolatzea erabaki dugu.
Hau dela eta, etapa berri honen hasiera bezala, bigarren diskak bere garaian izan ez zuen merezitako aurkezpena izango du, "Trotamusik Tour"aren baitan.
Zurrumurrua zena baieztatzen dugu
2008 urte bukaeran hasiko dugu "Trotamusic Tour 08/09". Abenduak 20 an hasiko da bira Arrasateko gaztetxean eta 11 zuzenekoz egongo da osatua. Sarkor talde Gernikarrarekin batera egingo dugu bira guztia nahiz eta "Kolico" talde Balentziarra, "Zaunka", "Kaleginez" eta "No Komply" taldeak ere emanaldi batzuetan gurekin izan. Abendutik Martxora egingo dugun bira honetan ziur zure herri ingurutik pasatzen garela beraz ez ahaztu kontzertuen ataletik pasatzea data guztiak ikusteko.

Zornotzako kontzertua suspenditua izan da
Ba bai alaxe da Idaba Music- en jotzekoa genuen kontzertua suspenditua izan da. Kontzertua bertan behera geratzeko arrazoia ez da gure nahia izan, eta aurrerago zerbait antolatuko dugun esperantzan geratzen gara.
Beraz barkamena joatekoak zineten guztiei.
Asteburu potoloa
Asteburu honetan zarata atera beharrean gara! Ostiralean Anoetako gaztetxean izango gara, bigarren aldian lehenengo esperientzia berdindu eta ahal bada obetu asmoz. Larunbatean, Azkoitiko plaza "zailean" izango gara lehenengo aldiz, hain gertu egonda harrigarria badirudi ere, lehenengo aldiz. Eta igandean ez daukagu eguerdirarte lo lasai egiteko aukerarik, Iruñean Nafarroa Oinez-en izango baikara goizean, esfortzuak pena mereziko duelakoan.
Beraz badago non aukeratua, beraz azaldu eta fijo ondo pasako dugula!!
Andoaingo gaztetxean, nahi eta EzineaN
Hasteko barkamena eskatu nahi genioke joan den larunbatean (Urriak 11) Andoaingo gaztetxera gu ikusteko intentzioarekin hurbildu zen jendeari. Ez guk ezer gaizki egin genuelako, baina bai 7 edo 8 kantu soilik entzun ahal izan zituztelako.
Kontzertuek 02:00-tarako bukatuta egon behar zuten. Arrazoi bategatik edo besteagatik, asuntoa atzeratu egin zen, eta 01:30-etan artean kontzertua hasi ezinda geunden. Gauzak horrela, 02:00-ak iritsi ziren, eta kanpoan ertzain mordoa pilatu zen kontzertua "bai ala bai" bukatzeko intentzioarekin. Hau dela eta, inoiz ertzaintzak egin dituen interbentzioen magnitudea ikusita, antolakuntzakoek kontzertua bertan behera utzi behar zela esan ziguten.
Jendea gu ikusteko gogoz, gu jotzeko irrikatzen, eta ezin jo!
Iadanik aztertzen ari gara ea zein izan daitekeen data egokia Andoaingo gaztetxera joan eta pasa den larunbateko arantza kontzertu on batekin kentzeko.
Besterik gabe, esan bezala barkatu, eta ea hurrengoan dena obeto irteten den, ez da zaila izango…
Anoetako Gaztetxeko kontzertua atzeratua izan da.
Irailaren 19-an Anoetako gaztetxean eman behar genuen kontzertua atzeratua izan da.Oraindik adostu gabe dugu zenbat etzeratuko den kontzertu hau baina seguruenez urte hau bukatzerako han izango garela aurreratzen dizuegu.
Azken orduko kontzertu baten konfirmazioa
Ostiral honetan hilak 12, Donostiko Euskal festetan izango gara zuzenean beti bezala dena ematen eta inoiz baino gogo gehiagorekin.
Emanaldia Trinitate plazan izango da 22:00 tik aurrera. Han ikusiko gara!
Argazki berriak eta bi kontzertu berriren datak
Abuztuan egindako oporralditxoaren ondoren "Zuretzat" gure bigarren diskaren aurkezpen biran ateratako zenbait zuzeneko argazki dituzue ikusgai multimedia atalean. Bestaldetik udazkenean egingo dugun birako bi data jarri ditugu kontzertuak atalean, ala ere aste gutxiren barruan jakingo dugu bira guztiko emanaldian datak , beraz gogoratu web- etik pasatzea.
Berriz ere bueltan
2007 ko Urrian Ordizian eman genuen azken kontzertuaren ondoren, berriz ere bueltan gara!
Hilabete luzeak izan dira eszenatokietatik aparte, baina bigarren diskaren kaleratzearekin batera aurreko diskarena bezain oparoa izatea espero dugun kontzertu sortarekin hasiak gara iada.
Diska berria
Gure bigarren diskaren prestaketa nahiz grabaketa luzearen ondoren, iadanik kalean da ZURETZAT izenpean datorren bigaren diska. Entsegu lokalean nahiz grabaketa estudioan, nahiz Oihanen etxean pasatako ordu luze eta tarteka neketsuek pena merezi izan dute, bai estilo eta bai soinu aldetik geure geurea sentitzen dugun diska bukatua baita.
Bideoklip berria
Ikaragarri ongi pasa genuen larunbat arratsalde hartako izerdi eta rollo ona ongi isladatzen duen bideoklipa bukatua dago. Asier Sustaeta gure lagunaren gidaritzapean "Emakume" kantaren bideoklipa iada ikusgai dago gure webgunean multimedia atalean edo www.youtube.com -en ere.
Web gune berritua
Kontzertuak emateari utzi genionetik guztiz alde batera utzita izan dugun web gunea berriz martxan da. Halaber, barkamena eskatu beharrean gara EZINEAN-en web gunera sartu eta eguneratu gabeko web gune batekin topo egin duzuen guztioi.
Diska berriarekin batera web gunea ere itxuraaldatuta eta indarberrituta dator.