Albisteak Kontzertuak Diskografia Biografia Kontaktua

 

 

Ezinean musika taldea 2001 urte inguruan sortu zen, Oihan Amezua (bateria), Oier Eceiza (gitarra eta koruak) eta Iban Amenabar (ahotsa eta baxua) partaide zituelarik. 2005ean maketa bat grabatu zuten euren lokalean Oihan Lizasoren gidaritzapean, zein maketaren grabazioaren ostean laugarren taldekide izatera pasa zen (gitarra eta koruak).

Maketa hura ordea ez zen kaleratua izan, 2006an lehen diskoa kaleratu baitzuen Ezinean taldeak GOR diskoetxearekin, “Ezinean” izenburupean. Disko hau Bonberenea gaztetxean grabatua, nahastua eta masterizatua izan zen Carlos Osinaga “Txap”-en gidaritzapean. Disko honen arrakastaren adierazle dira emandako ia 60 kontzertuak (Euskal Herrian nahiz Alemanian) eta gaztea sarietarako izendapena nahiz Leioako Pop-Rock lehiaketako Euskara saria.

Ezinean taldearen bigarren diska 2008an plazaratu zen, berriro GOR diskoetxearekin eta oraingoan “Zuretzat” izenburupean. Disko hau Lobo estudioak (instrumentuak) eta Noise estudioak-en (ahotsak) grabatua izan zen, Oihan Lizaso eta Iosu Gonzalezen gidaritzapean hurrenez hurren, eta Oihan Lizasok nahastu eta masterizatua. Ezineanen proiektuari eskaintzeko denbora falta zela eta, oihan Lizasok taldea “utzi” zuen lehen diskoaren kontzertuak amaitzean, kontzertuetako tekniko izatera pasatuaz. Bere ordez Jon RegaƱo (Zeke) batu zen taldera. Zuretzat diskoaren baitan ia 50 kontzertu eman zituen Ezinean taldeak (Euskal Herrian, nahiz espainiar estatuan, Valencia).

2009an Bilboko aste nagusiko kontzertuarekin Ezinean taldeak bigarren diskoari zegokion kontzertu sorta bukatutzat eman zuen. Entseatu nahiz kanta berriak sortzeari sekula utzi ez arren, bizitzako zenbait gorabeherak eraginda Ezinean taldea kontzerturik eman gabe nahiz diskorik kaleratu gabe egon da ia 4 urte luzeetan zehar. Zorionez, 2013garren urtean eszenatokietara bueltatu zen Ezinean taldea lehenengo diskoa sortu zuten partaide berdinekin. Dozena erdi bat kontzertu eman ondoren, 2014an Ezinean taldeak bere hirugarren diskoa kaleratuko du Oihuka diskoetxearekin eta “berriz” izenburuarekin; “berriz” laukote bera, “berriz” ilusio bera, “berriz” indar bera, “berriz” Ezinean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ezinean 2014