!--[if gte IE 5.5000]> EZINEAN-en web ofiziala

BIOGRAFIA:

Ezinean talde bezala, izen horrekin eta egungo taldekideekin izan ez arren, 2001 urte aldera asi zen gautzatzen.

Oihan (bateria) eta Oier (guitarra) skate-ko rampletatik ezagutzen ziren. Oihanek sotanoan lagun batek utzitako bateria zahar bat zuen eta Oierrek berriz, lehenagotik bajua jotzen zuen, horrela, Oihanen sotanora jeitsi eta zarata pixkat ateratzen hasi ziren, eguneroko monotonia aspergarriari ihes egin nahiean.

Bestalde Oier eta Iba (bajua eta ahotsa) kuadrilakoak ziren eta berotualdi batean Ibak guitarra eta ampli txiki bat erosi zituen. Besterik gabe, etxeko mikrofono penagarri bat tetxotik soka batekin txintxilika jarri, ahotsa ez beste edozer kanporatzen zuen guitarra ampli txiki batera konektatu mikrofonoa eta horrela hasi ginen bulla batzuk ateratzen bizilagunen kalterako. Esan bezala, hasieran Iban guitarra jotzen hasi zen, eta Oier berriz bajua, eta ahotsak sin mas... animatzen zenak abesten zuen.

Sotano hartatik momentu on asko eta zarata ez ain on asko atera genituen!! 18, 19, eta 16 urte genituen, eta zoritxarrez orain baino gauza gutxiago behar genuen ongi pasatzeko.

Urte bete bat edo egongo ginen sotanoan jotzen, asteburuero barruan izan genitzakeen rollo txarrak kanporatzen laguntzen zigun “terapia” eginaz, Urrestillako lokaletara pasa ginen arte.

Horrela, Azpeitiako kultur astearen barruan “Korrale” tabernan eman genuen gure lehen kontzertua 2002-urte inguruan, karteletan eta izen bat jarri behar zela eta, Orduan ipini genion EZINEAN izena taldeari.

Horrela, pare bat urtez jardun ginen ensaiatu eta kontzertuak ematen, beti ere ondo pasatzeko helburu soilarekin. Tarte honetan laukote ere izan ginen Xabier Aguirreren konpanian, baina egin nahi zen estiloa zela eta, Xabiren ezineaneko ibilia motza izan zen, EZINEAN-ek hardcore moeldikoaren bidetik jarraitu zuelarik.

2004. urte hasiera aldera, Iban bajuarekin hasi zen eta Oier berriz gitarrarekin. Horrela kontzertuak eman eta ensaiatzen jarraitu genuen, 2005.urte hasieran gure lehen maketa grabatu genuen arte.

Maketa, lagun artean grabatu genuen, zerbait erakusgai izateko helburu hutsarekin. Geroago taldekide izango zen Oihan eta Iban unibertsitatetik ezagutzen ziren. Oihanek maketaren bat edo beste grabatua zuen lehendik, horrela maketa grabatzeari ekin genion. Uste baino obeto gelditzen ari zenez, azkenean denbora dexente dedikatu genion maketaren grabaketari, 2005-eko Maiatzean amaitu genuelarik.

Bukatu bezain laster, besteak beste Oihanek animatuta, kopia batzuk atera eta disketxetara bidali genituen. Erantzunik ere espero ez genuen arren, disketxe desberdinetatik erantzunak jaso genituen, hauen artean interes gehien erakutsi zuena GOR disketxea izan zelarik.

Bien bitartean, maketa grabatu ondoren, generaman rolloa gustatu eta guitarra jotzera animatu zen Oihan, hirukotea berriro ere laukote bihurtu zelarik. Diskaren aukerak motibatuta, kontzertuak eman eta kanta berriak ateratzen jarraitu genuen, beti ere GOR-ekin harremanetan jarraituaz. GOR disketxearen interesa ikusita, maketa ez zen kaleratu, diskan maketako kantak ere joango zirelako.

Horrela, 2006 urte hasieran, diskako kantak erabaki (9 kanta maketakoak eta 5 berriak) eta dirudiena baino lan gehiago ematen duen diskaren prestaketan sartu ginen burubelarri. Karlos Osinaga (Txap)-ekin grabatu genuen diska 2006-ko Martxoan Tolosako Bonberenea Gaztetxean. Diskaren grabazioa uste baino obeto joan zen. Txapekin lehen egunetik primeran moldatu ginen, eta giro oso onean eta nahiko martxa onean grabatu genituen Diskan sartuko ziren 14 kantak. Grabatzen 7 egun pasa genituen, egun 1 bateria, egun 1 bajua, 2-3 egun gitarrak eta 2-3 egun ahotsak, dena Bonberenean bertan. Eta ondoren nahasketak egiten beste 7 egun, hauek Txap-en etxean.

Honenbestez, daramatzagun 5 bat urtetan gure neuronek deskribatu dituzten biderik politenak biltzen ditu “Ezinean” izena duen gure lehen diska honek.

Denbora dexente pasa da, aldaketak gertatu dira, momentu onak eta momentu ez ain onak izan dira, baina sotanora lehen egunean sartu gineneko ilusio berbera dugu eta  helburua bakarra izan da beti, hardcore melodikoaz ondo pasatu eta pasaaraztea.