BERRIAK
Nobedadeak!!!
Egia esan barkamena eskatzen dizuegu webgunea alde batera utzita izan dugulako denboraldi batean, arrazoia diska berriaren grabaketa izan da. Diskaren aurkezpen data oraindik finkatu gabe dugu baina laster izango dela ziurtatzen dizuegu.
Bestalde diskaren gaiaz aparte zuzeneko bat joko dugula aurreratzen dizuegu, eguna Apirilaren 12 a da eta lekua Tolosako Bonberenea.
Besterik gabe Bonberon ikusiko gara.
Youtuben bideo gehiago
Gure lagun Susta (Asier Sustaeta)-k berak autoproduzitutako zenbait bideo jarri ditu youtube-n. Beste batzuen artean, Ezinean taldearen bideoak dira nagusi.
Beraz, orain arteko bideoklipaz gain, zuzeneko batzuk, beste montajeren bat edo beste, nahiz aspaldiko iruditxoren batzuk agertzen dira. Ikusi lehenbailehen agian zerbait zentsuratu egingo dugu ta, jej!!
http://www.youtube.com/watch?v=viE7dM6DIqo
denda@ezinean.com ekin arazoak izan ditugu
Spam arazoak izan ditugu gure dendako emailean eta ondorioz eskaera batzuk galdu egin ditugu, beraz zerbaiten zain zaudetenok oraindik, bidali emaila berriro eta bidaliko dizuegu eskatutakoa.
Barkatu eragozpenak.
Xirika aldizkariaren akatsa
Xirika aldizkariak bere kontzertu agendan Abuztuaren 25 ean Bilbon joko genuela argitaratu zuen, baina datu hau gaizki ulerturen bat izan dela suposatzen dugu, izan ere kontzertua, Bassussarryn (Iparraldean) baitugu.
Besterik gabe sentitzen dugu Bilbora joateko asmoa zenutenengatik.
Ezinean ALEMANIAN!!
Joan den urtean bezala Punk-o-Matix talde Alemaniarrarekin bira bat egingo dugu aurten ere. Baina aurtengoan Euskal Herriaz gain, Alemanian ere emango ditugu kontzertuak. Irailaren 13-tik 16-ra Alemaniara egingo dugu bidaiatxoa, bertan 2 edo 3 kontzertu emanaz, eta ondoren Irailak 28-tik Urriak 7-ra Punk-o-Matix taldea gurean izando dugu.
Beraz, giro bikaina ziurtatuta dagoen kontzertu sorta interesgarria prestatu dugu. Kontzertu hauek ere, guztiz zehaztu ahala, beti bezala kontzertuen atalean jarriko ditugu.
Lehen diskari dagokion kontzertuen azken txanpa
Lehenago aurreratu genizuen bezala, Urrian emango ditugu gure lehen diskoari dagozkion kontzertuak. Hain zuzen ere, Punk-o-matix talde Alemaniarrarekin kontzertu bira egin ondoren, Urriak 20-an OrdiziaRock festibalean eta Urriak 21-ean Nafarroa Oinez-en emango ditugun kontzertuak izando dira azkenengoak. Ondoren, gure bigarren diskaren prestaketan sartuko gara burubelarri.
Oihanen agurra
Onezkero jakingo duzuen bezala, Oihan gitarristak taldea utziko du bigarren diskorako.2 urtez gitarra jo eta koroak egiteaz gain beste modu askotara aportatu ondoren, lan eta denbora kontuengatik taldea uzteko erabakia hartu du azkenean. Momentu on asko pasa ditugu batera eta aurrearantzean ere izando dugu parada, tekniko bezala eszenatokiaren aurrean ibiliko baita gehientsuenean bigarren diskotik aurrera.
Bere ordez, eta indar berriekin, Zeke hasiko da gitarra jotzen gurekin.
Zeke, “Klinex” taldeko guitarrajole eta abeslaria izana da, eta baita “Lucas Prest” taldeko gitarrajole ere. Aspaldiko laguna izaki, denok ere gustora ekin diogu abentura berriari.
Logroñoko kontzertua SUSPENDITU egin da
Antolatzaileek zenbait arazo izan ondoren, kontzertua suspenditzea erabaki dute, beraz Apirilaren 21 ean ez dugu Logroñon joko . Datorren kontzertua Maiatzaren 5 ean izango da Ibarrako gaztetxea Kerobia -rekin batera.
Euskarazko kantu onenaren saria
Gaztea sarietarako autagai bezala sailkatuak izan ondoren, oraingoan Leioako udalak aurten ere antolatu duen VII. Pop Rock Lehiaketaren barruan Euskarazko kanturik onenaren sari berezia eman digute. Saria gure lehen diskako Zuloan abestiagatik eman digute. Sari hau dela eta, Maiatzaren 12-an izango den Pop-Rock modalitateko finalean gonbidatu bezala izango gara zuzenean, lehiaketako tentsiotik kanpo zuzeneko polit bat eman asmoz.
Euskal Herritik kanpo lehenengo kontzertua
Datorren Apirilaren 21-ean Logroñon izango gara zuzenean. Gure lagun batzuk, "Patas", "Pinedo" etab-ek... bizikleten freestyle festa bat antolatu dute bertan 360-ak no foot-ak, back flip ak eta guzti ikusi ahal izango dituzue. Erakustaldia bukatu ondoren hardcore melodiko pixkatekin berotugo dugu giroa. Animatu ikaragarria izango da eta!!
Azkenean bukatu dugu bideoklipa
Denbora piskat pasa da bideoklipa web horrian jarriko genuela esan genuenetik, baina azkenean bukatu dugu, Youtube- n duzue ikusgai http://www.youtube.com/watch?v=l835YYo8x7g linkean
Kontzertu data berriak ere baditugu, pasa kontzertuak ataletik hauek ikusteko.
Gaztea sariak
Euskadi gaztea irratiak urtero ematen dituen gaztea sarietarako autagai bezala sailkatuak izan gara. "Musikan berria" sarirako hain zuzen ere. Nahi baduzue eman zuen botoak http://www.egaztea.com/egazteaberria/web/ekomunitatea/ek_gaztea_sariak.asp orrialdean. Honetarako lehenik egaztea orrialdean erregistratu behar zarete (erabiltzaile berria-n klikatuta), eta ondoren erabiltzaile bezala sartu botoak eman ahal izateko.
Sari honen arira, eskerrikasko azken urte honetan nahiz lehenagotik modu batean edo bestean jarraitu nahiz lagundu izan gaituzuen guztioi.
Martxoak 2rako iragarri genuen kontzertua bertan bera gelditu da
Marxoaren 2an Durangon iragarri genuen kontzertua ez da egingo azkenean. Aurrerago zerbait egiteko asmoa egon badagoen arren, Martxoak 2an ez da izango. Jakinaraziko dizuegu kontzertuaren data konfirmatzen denean.
Italian ere egiten da "hardcore melódico" ona
Otsailean hardcore melodikoa egiten duten Italiako hiru talde ospetsuenetakoekin jotzeko aukera izan genuen.
BEERBONG eta CARRY ALL taldeekin eman genuen Otsailak 3an kontzertua Mogambo aretoan. Egun bertan Azpeitiko gaztetxean kontzertua genuela eta ez genuen denborarik izan talde Italiarren kontzertuez gozatzeko, baina jakin ahal izan genuenez giro paregabea izan zen.
Bestalde, Otsailaren 25ean Bilboko Billy Pool aretoan SUN EATS HOURS taldearekin eman genuen kontzertua. Hain azkarra izan ez arren, kontzertu serio bezain kañeroa eman zuten. Jende jatorra izateaz gain musika egiten badakitela erakutsiaz.
Eskerrikasko kontzertu hauetara hurbildu zareten guztioi.
-Otsaileko lehen astea gogorra dator Ezinean-entzat!!
Otsailaren lehen larunbatean hau da 3 an Ezinean -ek 2 kontzertu joko ditu lehenengo aldiz gau berdinean, lehenik Donostiko Mogambo salan Beer bong Italiarrekin eta Adrenalized Donostiarrekin eta ondoren Azpeitiko gaztetxean SKT sekuentzia, Metralleta, eta Paukoiat ekin.
Asteartean berriz Gasteizen joko dugu El Parral en Alabedi irratiak antolatutako festan.
-Urte berri on Ezinean zabiltzaten guztioi!!
Urteari bukaera xelebrea eman genion Oihan baterijolea gaixotu egin bait zen Ibarrako gaztetxeko kontzerturako eta kontzertua suspenditzekotan egon izan arren azkeneko momentuan Adrenalized taldeko Borja-k gurekin joko zuela esan zigun eta guk noski onartu egin genuen proposamena. Bestetan baino kontzertu motxagoa egin genuen egoerak eskatzen zuelako baina bukaeran denok gustora geratu ginen, 3 ordutan cd a entzunda ezinezkoa da zuzeneko hobe bat ematea, beraz eskerrikasko Borja, ez lukete baterijole askok egingo egin zenuena eta barkamenak eskatu Ezinean-en kontzertu luzexeago bat ikustera urbildu zinetenei.
Urte berri on eta osasuna!!
-Argazkiak atala berritu dugu eta bideoklipa grabatzea bukatu dugu.
Argazkiak atala berritu dugu eta Bergara, Arrasate eta Getariko argazki berriak jarri ditugu ikusgai. Bideoklipa grabatzea ere bukatu dugu eta orain editatzen ari gara Asier Sustaeta "susta" rekin. Bukatzen dugunean web-ean jarriko dugu ikusteko eta deskargatzeko moduan, bitartean itxaron eta argazkiekin konformatu.
-Beste bat arte Punk-O-Matix
 |
Bukatu da Ezinean Punk-O-Matix bira, esperientzia oso ona izan da bi taldeontzat bai elkarrekin jo ditugun kontzertuengatik eta baita elkarrekin pasa ditugun momentuengatik. Eskerrak gurekin jo duten talde guztiei eta bereziki Mantisa-ri. |
-Azkenik Punk o Matix taldearekin egingo dugun birako data guztiak ditugu
 |
Irailak 29,30 eta Urriak 6,7 Punk o Matix talde alemaniarrarekin zenbait kontzertu joko ditugu. Kontzertuak ataletik pasatu data guztiak ikusteko |
-Irailak 14 ko kontzertua atzeratua izan da
Irailaren 14 rako antolatua zegoen kontzertua dataz aldatu da. Urrian egingo da, jarriko dugu emen bertan ze egunetara atzeratuko den.
-Punk-o-Matix talde alemaniarrarekin kontzertuak
Irailaren amaiera eta Urriaren hasierarako kontzertu batzuk antolatzen ari gara Punk-o Matix talde Alemanarekin.
Irailaren 27/28-tik Urriaren 9 aldera arte etortzekoa da talde Alemaniarra, kontzertu batzuk eman eta Euskal Herrian egonaldi dibertigarri bat egiteko asmotan.
Lehen asteburuan zihurrenik Leihotikan talde nafarra izango dugu 3.talde bezala eta bigarren astebururako oraindik ez dugu/ditugu zehaztu taldea/k.
Momentuz Durangoko Plateruena kafe antzokian lotu dugu kontzertu bat, baina beste batzuk lotzen ari gara. Kontzertuak lotzen joan ahala jakinaraziko dugu.
www.punkomatix.de
www.punk-o-matix.de
-Eskerrak Gernika eta Donostiara gerturatu zirenei.
Gernikan egia esan ez genuen ambiente handiegirik espero, ordutegiagatik batipat. Baina jendea oso animatuta eta ondo pasatzeko gogoz etorri zen, guri ere ondo pasatzeko bidea egin zigularik, sin mas..eskerrikasko.
Eta donostiako Hammered Fest-a... jende mordoa, hardcorea iristen zaion jendea, bolloak, jendea eszenatokitik saltatzen, bertsio ezagunak... oso oso ona!!
Eskerrak bertaratu zirenei eta antolatu nahiz parte hartu zuten beste taldeei, Adrenalized, Krilin, Mantisa, The Plague.
Ea bideorenbat jartzen dugun.
-Kontzertuen zenbait data aldatuak izan dira
Abuztuaren 15 ko Azkoitiko txoznetako kontzertua bertan behera erori da.
Kontzertu berri batzuk irten dira, Abuztuaren 14 an Gernikako Astra gaztetxean eta 17 an Ororbian, beti ere sartu Kontzertuak atalean data guztiak ikusteko.
-Aurtengo gorakada 9 kalean da
GOR disketxeak aurtengo gorakada plazaratu berri du, bertan GOR disketxeko hainbat talderen kantak nahiz bideoklipak ikusi eta entzun ahal izango dituzue.
Gure lehen diskako "¿¿??" kanta ere entzun ahal izango duzue.
|
 |
-Hammered Fest 06
|
Abuztuaren 16 an Donostian Hammered fest 06 egingo da , han izango gara gu, beste 4 talde gehiagorekin, Adrenalized eta Krilin (Donostia), Mantisa (Zarautz) eta The plague (Hossegor).
Gaueko 10 tan hasiko da eta 4 € ko sarrera izango du.
Hardcore melodikoa gogoko baduzu ez egin hutsik.
|
-Ezinean komunikabideetan:
“Salgai”: Elkarrizketa (entzun audioa)
“Ekaitz perfektua” Elkarrizketa (laster izango da entzungai)
- Euskadi Irratia: Elkarrizketa (laster izango da entzungai)
Kaleratu gabe gelditu zen maketaren ondoren, “Ezinean” izenpean datorren gure lehen diska kalean da iadanik.Maketako 9 kanta eta beste 5 berri biltzen dituen diska, ohiko dendetan erosi dezakezue. Baita ere, GOR disketxearen web gunetik erosi daiteke diska, bai ohiko formatuan (10 euro) edo mp3 formatuan “.pdf” eranskin batekin (6euro).
EZINEAN-en nikiak, sudaderak, bixerak... eskatuta daude eta laister izango ditugu saltzeko prest. Salgai dauzkagunean web horri honetatik bertatik erosi ahal izango dira. Horretarako argibideak emango ditugu iristen direnean.
Ekainaren 17-an, Arrasaten Zaldibar Frontoian skate festa interesgarria izango da, besteak beste, skate-a, kontzertuak… izango dira bertan. Zorionez, EZINEAN bertan izango gara, era honetako jai batean itxura den bezala, hardcore melodikoari ere tartetxo bat egin nahiean. Festa honetan interesaturik leudekeenentzat, jarriko dugu bertako egitarauaren berri gehiago web orri honetan bertan. Besterik gabe nahi duenak animatu anbiente ona egongo da eta.